3 Erdian, kopa biribila duzu:eduki dezala beti ardo goxoa!Zure sabelaliliz inguraturiko gari-piloa.
4 Zure bi bularrakbi gazelakume biritxi.
5 Zure lepoamarfilezko dorrea.Zure begiak Hexbongo bi uraska,hiri jendetsu horren sarreran.Zure sudur-hegiaDamaskora begira dagoenLibanoko dorre.
6 Zure burua tente Karmel mendia bezala.Zure adatsaren distira purpurarena;errege bat dago preso zure ile-mototsetan.
7 Zu bai eder, bai atsegin,ene bihotzekoa, emazteki zoragarria!
8 Zure taxua palmondoarena,eta bularrak palmondo-lukuak.
9 Hau nioen neurekiko:«Palmondora igoko naizharen fruituak hartzera».Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek,sagar-usain eztia zure arnasak.