6 Zure burua tente Karmel mendia bezala.Zure adatsaren distira purpurarena;errege bat dago preso zure ile-mototsetan.
7 Zu bai eder, bai atsegin,ene bihotzekoa, emazteki zoragarria!
8 Zure taxua palmondoarena,eta bularrak palmondo-lukuak.
9 Hau nioen neurekiko:«Palmondora igoko naizharen fruituak hartzera».Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek,sagar-usain eztia zure arnasak.
10 Zure ahoaren jarioa ardorik bikainena…… bai, ardo bikaina nire maitearentzat;lotan daudenen ezpainak eztiki bustitzen ditu.
11 Ni neure maitearena naiz,eta nire irrikaz dago bera.
12 Zatoz, ene maitea, goazen landara,ipuruen babesean emango dugu gaua.