8 Zure taxua palmondoarena,eta bularrak palmondo-lukuak.
9 Hau nioen neurekiko:«Palmondora igoko naizharen fruituak hartzera».Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek,sagar-usain eztia zure arnasak.
10 Zure ahoaren jarioa ardorik bikainena…… bai, ardo bikaina nire maitearentzat;lotan daudenen ezpainak eztiki bustitzen ditu.
11 Ni neure maitearena naiz,eta nire irrikaz dago bera.
12 Zatoz, ene maitea, goazen landara,ipuruen babesean emango dugu gaua.
13 Goizean goiz, mahastietara joango gara,ernamuinak irekitzen hasiak diren,granadondoak loretan dauden ikustera.Hantxe emango dizut neure maite-laztana.
14 Maitasun-sagarrei usain eztia darie,milaka fruitu gozo dago gure atean zain,fruitu zahar eta berri.Zuretzat nituen gordeak,ene maitea!