1 Ai ene! Zein bakar gelditu denjendez hain betea egon ohi zen hiria!Atzerrien artean izen handiko zena,alargun baten antzeko egina.Eskualdeen erregina, besteren mendera makurtua.
2 Negar eta negar ari da gauean, masailak malkoz beteta.Bere maitaleen artean, ez du nork kontsolaturik.Adiskide guztiek zapuztu egin dute, etsai bihurtu zaizkio.
3 Erbestera doa Juda: zoritxar eta morrontza gogorra!Horra, atzerrien artean bizi da, baina ez du non kokaturik.Pertsegitzaileek harrapatu egin dute, estualdian zegoelarik.
4 Dolutan daude Sionerako bideak, ez baitator inor jaietara.Hutsik daude hiriko sarrera guztiak.Aieneka daude apaizak, atsekabez neskatxak.Sionen ez da samina besterik.
5 Gaina hartu diote etsaiek, aukeran eta lasai bizi dira.Jaunak baitu atsekabetu, bere errebeldia handiarengatik.Haren haurrak gatibu joan dira, etsaiak bultzaturik.