10 Jerusalemgo aberastasun guztiei etsaiek eskua erantsi diete.Jentilak santutegian sartzen ikusi ditu hiriak,zuk, Jauna, haiek zure batzarrera ez sartzekoagindua zenuen arren.
11 Hiritar guztiak aieneka ari dira, janari bila;janaren truke eman dituzte beren gauza ederrak,biziari eusteko.«Begira, Jauna, eta ikus zenbateraino nagoen mespretxatua!
12 «Zuek, bidean zoaztenok, begira eta ikus:ba ote da nirea bezainbateko oinazerik?Bai mingarria zaidalaJaunak bere haserre-suminean eman didan oinazea!
13 Sua bidali du Jaunak goitik, eta hezurretaraino sartu dit.Sarea ipini dit oinpean, eta itzulipurdika bota nau.Arras hondatua utzi nau, etengabeko ondoezean.
14 Astuna da nire errebeldien uztarria;Jaunak bere eskuaz sortan lotu ditu denak,lepoan ezarri dizkit eta neure indarrak ahuldu.Aurre egin ezin diodan jendearen esku utzi nau.
15 Babesle nituen gudari guztiak arbuioz bota ditu Jaunak.Gudarostea bildu du nire aurka, nire gazteak akabatzeko.Mahatsa dolarean bezalazapaldu du Jaunak Juda neskatxa ederra.
16 Horregatik nago negarrez, begi biak urtzeraino;urrun baitut kontsolatzailea, biziberrituko nindukeena.Nire haurrak galduak daude, etsaia atera baita garaile».