14 Astuna da nire errebeldien uztarria;Jaunak bere eskuaz sortan lotu ditu denak,lepoan ezarri dizkit eta neure indarrak ahuldu.Aurre egin ezin diodan jendearen esku utzi nau.
15 Babesle nituen gudari guztiak arbuioz bota ditu Jaunak.Gudarostea bildu du nire aurka, nire gazteak akabatzeko.Mahatsa dolarean bezalazapaldu du Jaunak Juda neskatxa ederra.
16 Horregatik nago negarrez, begi biak urtzeraino;urrun baitut kontsolatzailea, biziberrituko nindukeena.Nire haurrak galduak daude, etsaia atera baita garaile».
17 Sionek, eskuak otoitzean luzatu arren,ez du nork kontsolaturik.Jaunak eraginik, auzoko herriak etsai bihurtu zaizkio Israeli.Haien artean higuingarri bihurtu da Jerusalem.
18 «Zuzen jokatu du Jaunak, aurka egin baitiet haren aginduei.Entzun, bada, herriok denok, eta ikus nire oinazea.Nire neska-mutilak gatibu joan dira.
19 Neure maitaleei egin diet dei, baina zapuztu egin naute.Nire apaizak eta zaharrak hirian hil dira,biziari eusteko janari bila zebiltzan bitartean.
20 Jauna, ikus nire larrialdia! Irakiten daukat barrua.Iraulia dut bihotza barnean, errebelde izan bainaiz, errebelde.Kalean ezpatak hil dizkit haurrak, etxean herioa jabe.