17 Sionek, eskuak otoitzean luzatu arren,ez du nork kontsolaturik.Jaunak eraginik, auzoko herriak etsai bihurtu zaizkio Israeli.Haien artean higuingarri bihurtu da Jerusalem.
18 «Zuzen jokatu du Jaunak, aurka egin baitiet haren aginduei.Entzun, bada, herriok denok, eta ikus nire oinazea.Nire neska-mutilak gatibu joan dira.
19 Neure maitaleei egin diet dei, baina zapuztu egin naute.Nire apaizak eta zaharrak hirian hil dira,biziari eusteko janari bila zebiltzan bitartean.
20 Jauna, ikus nire larrialdia! Irakiten daukat barrua.Iraulia dut bihotza barnean, errebelde izan bainaiz, errebelde.Kalean ezpatak hil dizkit haurrak, etxean herioa jabe.
21 Entzun nire intziria! Ez dut nork kontsolaturik.Etsai guztiek izan dute nire zoritxarraren berri,eta poz hartu dute zeuk egina delako.Etorrarazi iragarria duzun eguna,gerta dakiela haiei ere nirea bera!
22 Ikus ezazu haien txarkeria guztia, erabil itzazuni neure errebeldiengatik erabili nauzun bezala.Bai, aieneka eta aieneka ari naiz, eta guztiz makaldua nago».