4 Dolutan daude Sionerako bideak, ez baitator inor jaietara.Hutsik daude hiriko sarrera guztiak.Aieneka daude apaizak, atsekabez neskatxak.Sionen ez da samina besterik.
5 Gaina hartu diote etsaiek, aukeran eta lasai bizi dira.Jaunak baitu atsekabetu, bere errebeldia handiarengatik.Haren haurrak gatibu joan dira, etsaiak bultzaturik.
6 Joan zaio distira guztia Sion hiri ederrari.Haren buruzagiak,larrerik aurkitzen ez duten basahuntzen antzeko.Indarrak galdurik doaz pertsegitzaileen aurrean.
7 Bere erbestealdiko zoritxar-egunetan,gogora dakartza Jerusalemekantzina zituen gauza eder guztiak.Gogora dakar nola jausi zen etsaien eskuetan,nork lagundurik ez zuela.Etsaiek barre zegioten, hondaturik ikustean.
8 Bekatu eta bekatu egin du Jerusalemek;horregatik, higuingarri bihurtu da.Begirune ziotenek mespretxatu egiten dute,biluzia ikusirik.Aieneka ari da, beraz, aurpegia lotsaz gordeta.
9 Soinekoei erantsia darama bere lohikeria.Ez zen ondorioez ohartu:sinestezinekoa da haren erortzea; ez du nork kontsolaturik.«Jauna, begira nire zoritxarra, garaile baitut etsaia».
10 Jerusalemgo aberastasun guztiei etsaiek eskua erantsi diete.Jentilak santutegian sartzen ikusi ditu hiriak,zuk, Jauna, haiek zure batzarrera ez sartzekoagindua zenuen arren.