7 Bere erbestealdiko zoritxar-egunetan,gogora dakartza Jerusalemekantzina zituen gauza eder guztiak.Gogora dakar nola jausi zen etsaien eskuetan,nork lagundurik ez zuela.Etsaiek barre zegioten, hondaturik ikustean.
8 Bekatu eta bekatu egin du Jerusalemek;horregatik, higuingarri bihurtu da.Begirune ziotenek mespretxatu egiten dute,biluzia ikusirik.Aieneka ari da, beraz, aurpegia lotsaz gordeta.
9 Soinekoei erantsia darama bere lohikeria.Ez zen ondorioez ohartu:sinestezinekoa da haren erortzea; ez du nork kontsolaturik.«Jauna, begira nire zoritxarra, garaile baitut etsaia».
10 Jerusalemgo aberastasun guztiei etsaiek eskua erantsi diete.Jentilak santutegian sartzen ikusi ditu hiriak,zuk, Jauna, haiek zure batzarrera ez sartzekoagindua zenuen arren.
11 Hiritar guztiak aieneka ari dira, janari bila;janaren truke eman dituzte beren gauza ederrak,biziari eusteko.«Begira, Jauna, eta ikus zenbateraino nagoen mespretxatua!
12 «Zuek, bidean zoaztenok, begira eta ikus:ba ote da nirea bezainbateko oinazerik?Bai mingarria zaidalaJaunak bere haserre-suminean eman didan oinazea!
13 Sua bidali du Jaunak goitik, eta hezurretaraino sartu dit.Sarea ipini dit oinpean, eta itzulipurdika bota nau.Arras hondatua utzi nau, etengabeko ondoezean.