13 Zer esango nizuke, zerekin konparatuko zaitut?Antzekorik zer aipatuko dizut,Sion neskatxa eder horri, kontsola zaitezen?Itsasoa bezain handia da zure hondamendia: nork sendatu zu?
14 Zeure profetek ez dizute agertumezu gezurrezko eta hutsala besterik.Ez zuten zure gaiztakeria agerian ipini,hala zure zoria aldatzeko.Gezurrezko eta lilurazko mezua besterik ez dizute agertu.
15 Bidean doazen guztiek txalo jotzen dizute isekaz;txistuka eta buruaz keinuka ari zaizkioJerusalem hiri ederrari isekaz:«Hauxe dugu, beraz, edertasun beteko,lur guztiaren pozbide omen zen hiria!»
16 Etsai guztiak isekaz ari zaizkizu,txistuka eta hortzak erakutsiz,eta diote: «Irentsi dugu!Hona, bada, hainbeste itxarondako eguna!Hemen dugu, ikusi dugu halako batean!»
17 Bete ditu Jaunak bere asmoak;egin du aspalditik esana eta erabakia;erruki gabe erraustu du.Zure lepotik eman dio poza etsaiari,zure etsaien indarra altxatu du gora.
18 Egin oihu Jaunari bihotz-bihotzez,egin intziri, Sion hiri eder horrek!Isuri zeure negar-erreka gau eta egun!Ez eman atsedenik zeure buruari;ez bedi ater zure begien jarioa!
19 Jaiki, egizu aiene gau osoan etengabe;hustu ezazu bihotza Jaunaren aurrean;jaso eskuak hari, kaleburu guztietangoseak hiltzen dauden zeure haurren alde otoika.