1 Ai ene! Zeinen lausotua dagoen urrea,zein aldatua urre ederra!Kale-bazterretan daude sakabanaturik santutegiko harriak.
2 Urrea balio zuten Siongo bizilagun prestuak,ai ene!, buztinlariak egindakobuztin-ontzien parekotzat hartzen dituzte.
3 Basatxakurrek ere ematen diete beren umeei titia edatera;nire herria, ordea, bihozgabeko ama da,basamortuko ostrukaren antzera.
4 Bularreko haurtxoek, egarriaren egarriz,ahosabaiari itsatsia dute mihia.Umetxoak ogi eske, eta emango dienik ez.
5 Litxarreriaz jan ohi zutenak ahiturik erortzen dira kaleetan.Luxu artean haziek zabortegian dute bizileku.