10 Nire herriaren hondamendikoan,emakumeek, berez bihotz samurreko izanik ere,haurrak beren eskuez egosi zituzten eta jan.
11 Jaunak bere haserrea hustu du, bere sumina isuri.Sioni su eman dio eta oinarrietaraino kiskali.
12 Ez lurreko erregeek, ezta munduko inork ere,ez zuen uste etsaia Jerusalemgo ateetan sekula sartuko zenik.
13 Eta hau guztia haren profeten bekatuengatik,haren apaizen gaiztakeriengatik,zintzoen odola isuri baitute hiri barruan.
14 Itsuak bezala dabiltza kaleetan noragabe, odolez zikinduak,haien jantziak inork ukitu ezin dituelarik.
15 «Alde hemendik! Kutsatuak!», egiten zaie oihu,«Alde, alde! Ez ukitu!»Ihesi doaz noragabe; atzerritarrek hau diote:«Ezin dira gure artean bizitzen gelditu».
16 Jaunak berak sakabanatu ditu, eta ez ditu gehiago ikusi nahi.Ez da apaizentzat begirunerik, ezta zaharrentzat gupidarik ere.