4 Bularreko haurtxoek, egarriaren egarriz,ahosabaiari itsatsia dute mihia.Umetxoak ogi eske, eta emango dienik ez.
5 Litxarreriaz jan ohi zutenak ahiturik erortzen dira kaleetan.Luxu artean haziek zabortegian dute bizileku.
6 Nire herriaren gaiztakeria handiagoa daSodomaren bekatua baino:inork eskurik nekatu gabe, bat-batean erraustua izan zenSodomarena baino handiagoa.
7 Nire herriko buruzagiak elurra baino garbiago ziren,esnea baino zuriago;korala baino gorriztago haien gorputzak,zafiroa bezain urdin haien zainak.
8 Orain, berriz, kedarra baino beltzago dira,kalean ezagutezin.Hezurretan azala besterik ez dute, egurra bezain ihar.
9 Ezpataz hildakoek zori hobea izan zutengoseak hildakoek baino:haiek zulaturik hustu ziren, hauek uztarik ezaz.
10 Nire herriaren hondamendikoan,emakumeek, berez bihotz samurreko izanik ere,haurrak beren eskuez egosi zituzten eta jan.