1 Gogoan izan, Jauna, gertatu zaiguna;begira eta ikus nola iraintzen gaituzten.
2 Gure etxaldeak kanpotarren eskuetara joan dira;gure etxeak arrotzen eskuetara.
3 Aitarik gabe gaude, umezurtz; gure amak, alargun.
4 Geurea dugun ura edateko, dirua ordaindu behar;geurea dugun egurra, erosi egin behar.
5 Gainean ditugu segika;leher eginak gaude, ez da atsedenik guretzat.
6 Nahiko ogia jateko,Egipto eta Asiriari luzatzen diegu eskua.
7 Gure gurasoek bekatu egin zuten, eta ez dira bizi;baina guk daramagu gainean haien gaiztakeriaren zigorra.