11 Bortxatu egin dituzte Siongo emakumeaketa Judako hirietako neskatxak.
12 Beren eskuz urkatu dituzte buruzagiak,ez dute begirunerik izan zaharrentzat.
13 Errotarria erabiltzera behartu dituzte mutilak,egur-zamapean lur jo dute gaztetxoek.
14 Hiriko sarreran ez da zaharrik biltzen,gazteek ez dute koplarik kantatzen.
15 Agortu zaigu bihotzean poza, gure dantza dolu bihurtu da.
16 Erori zaigu burutik koroa;errukarriak gu, bekatu egin dugu eta!
17 Horregatik, nahigabetua daukagu bihotza,negar-malkoz lausoturik begiak.