4 Geurea dugun ura edateko, dirua ordaindu behar;geurea dugun egurra, erosi egin behar.
5 Gainean ditugu segika;leher eginak gaude, ez da atsedenik guretzat.
6 Nahiko ogia jateko,Egipto eta Asiriari luzatzen diegu eskua.
7 Gure gurasoek bekatu egin zuten, eta ez dira bizi;baina guk daramagu gainean haien gaiztakeriaren zigorra.
8 Esklaboak ditugu nagusi,eta ez da haien eskutik askatuko gaituenik.
9 Ogia irabazteko bizia arriskatzen dugu,basamortuko jende armatua dela eta.
10 Labean bezala erretzen daukagu larrua, gosearen erreminez.