13 Zuek, senideok, askatasunera deitu zintuzten Jainkoak; baina askatasun hori ez bekizue aitzakia izan grina txarren arabera bizitzeko; bestela baizik, maitasunak egin zaitzatela elkarren zerbitzari.
14 Zeren lege osoa betetzen baita, agindu bakar hau betez gero: Maitatulagun hurkoa zeure burua bezala.
15 Baina elkarri hozka eta elkar irentsi beharrean bazabiltzate, azkenik elkar suntsituko duzue.
16 Beraz, hauxe diotsuet: Bizi zaitezte Espirituari dagokionez, eta ez giza grinei jarraituz.
17 Giza grinak Espirituaren aurkakoak dira eta Espiritua giza grinen aurkakoa. Bi indar horiek elkarren aurkakoak dira; horrela, ez duzue nahi zenuketena egiten.
18 Espirituak gidatzen bazaituzte, ordea, ez zaudete legearen menpe.
19 Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,