26 Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera,
27 birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen.
28 Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:—Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.
29 Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari.
30 Aingeruak esan zion:—Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu.
31 Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena.
32 Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak.