28 Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:—Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.
29 Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari.
30 Aingeruak esan zion:—Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu.
31 Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena.
32 Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak.
33 Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango.
34 Mariak esan zion aingeruari:—Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?