42 eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua!
43 Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?
44 Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean.
45 Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!»
46 Orduan, Mariak esan zuen:
47 «Jaunaren handitasunadut goresten,pozaren pozez daukat barrena,Jainkoa baitut salbatzaile.
48 Bere mirabe ezerez honenganjarri ditu begiak;horregatik, dohatsu deituko nauteguztiek gaurdanik.