22 «Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du ezagutzen Semea nor den, Aitak baizik; ezta Aita nor den ere, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak».
23 Eta ikasleak bakarrean harturik, esan zien: «Zorionekoak zuek ikusten duzuena ikusten duten begiak!
24 Zeren, egia esan, profeta eta errege askok ikusi nahi izan baitzuten zuek ikusten duzuena, baina ez zuten ikusi, eta entzun zuek entzuten duzuena, baina ez zuten entzun».
25 Orduan, lege-maisu batek jaiki eta azpikeriaz galdetu zion:—Maisu, zer egin behar dut ondaretzat betiko bizia jasotzeko?
26 Jesusek esan zion:—Zer dago idatzia Moisesen legean? Zer irakurtzen duzu?
27 Hark erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, indar guztiz eta adimen guztiz. Eta lagun hurkoa zeure burua bezala.
28 Jesusek erantzun zion:—Ederki erantzun duzu. Bete hori eta bizia izango duzu.