1 Behin batean, Jesus otoitzean ari zen toki batean; amaitu zuenean, bere ikasleetako batek esan zion: «Jauna, irakats iezaguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi zien bezala».
2 Jesusek esan zien: «Otoitz egitean, esazue:«Aita,agertu santu zeure izena,etorrarazi zeure erregetza;
3 emaguzu egunean eguneko ogia,
4 eta barkatu gure bekatuak,guk ere zor diguten guztieibarkatzen baitiegu,eta ez utzi gu tentaldian erortzen».
5 Gero, esan zien: «Eman dezagun zuetako batek adiskide bat duela eta gauerdian datorkiola, esanez: “Adiskidea, emazkidak hiru ogi, bihurtuko ditiat eta;