1 Behin batean, larunbatez, fariseu-buruetako baten etxera joan zen Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan zegozkion.
2 Gizon urmindun bat zegoen han, Jesusen aurrean.
3 Jesusek lege-maisu eta fariseuei galdetu zien: «Zilegi al da larunbatez inor sendatzea, bai ala ez?»
4 Haiek isilik gelditu ziren. Orduan, Jesusek gaixoa eskutik hartu, sendatu eta bidali egin zuen.
5 Gero, haiei esan zien: «Zuetako nork, semea nahiz idia putzura erortzen bazaio, ez du berehala ateratzen, larunbata izanagatik?»