14 Jesusek, ikustean, esan zien:—Joan eta azaldu apaizengana.Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren.
15 Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli
16 eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera.
17 Jesusek esan zuen: «Ez ote dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak?
18 Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?»
19 Gero, esan zion: «Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak salbatu zaitu».
20 Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zen galdetu zioten fariseuek; Jesusek erantzun zien:—Jainkoaren erregetza ez da nabarmen etorriko.