15 «Errege-izendapena harturik itzuli zenean, dirua banatu zieneko morroiak beregana deitu zituen, bakoitzak zer irabazi ote zuen jakiteko.
16 Aurkeztu zen lehenengoa eta esan zion: “Jauna, zure ontzakoak hamar halako eman du”.
17 Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi ona! Gauza gutxian leial izan zarenez gero, hartzazu hamar hirietako agintea”.
18 Joan zen, gero, bigarrena eta esan zion: “Jauna, zure ontzakoak bost halako eman du”.
19 Honi ere nagusiak esan zion: “Izan zaitez bost hiriren buru”.
20 Joan zen beste bat eta esan zion: “Jauna, hemen duzu zeure ontzakoa; zapi batean bildua eduki dut.
21 Beldur nizun, gizon gogorra zarelako, eman gabea eskatzen eta erein gabea biltzen duzuna”.