16 Joan ziren lasterka eta han aurkitu zituzten Maria, Jose eta jaioberria askan etzana.
17 Ikusi zutenean, haurtxo hartaz esan zitzaiena kontatu zuten.
18 Artzainek esandakoa entzun zuten guztiak harriturik gelditu ziren.
19 Mariak, berriz, gertakari guztiok gogoan hartzen zituen, bere barruan hausnartuz.
20 Artzainak, entzun eta ikusi zutenarengatik Jainkoari aintzaka eta goraka itzuli ziren, dena aingeruak esan bezala gertatu baitzitzaien.
21 Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, Jesus izena ezarri zioten, sortu aurretik aingeruak esan bezala.
22 Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari aurkezteko.