15 Eta mahastitik kanpora bota eta hil egin zuten.«Zer egingo ote die, bada, mahasti-jabeak?
16 Joan eta garbitu egingo ditu langile horiek, eta mahastia beste batzuen esku utziko».Entzuten zeudenek esan zuten:—Ez dezala Jainkoak nahi!
17 Baina Jesusek, begira-begira jarririk, esan zien:—Zer esan nahi du, bada, Liburu Santuak dioen honek: Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da?
18 «Harri honen gainera erortzen dena lehertu egingo da, eta harri hau inoren gainera erortzen bada, txikitu egingo du».
19 Lege-maisu eta apaizburuek Jesusi eskua erantsi nahi izan zioten orduan bertan, ondo jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. Baina beldur izan zioten jendeari.
20 Lege-maisuak eta fariseuak Jesus zelatatzen hasi ziren. Zirikatzaile batzuk bidali zizkioten, zintzoarena eginez, hura hitzen batean harrapatzeko eta, hala, gobernariaren esku eta mende jartzeko asmoz.
21 Honela galdetu zioten, bada:—Maisu, badakigu zuzen hitz egiten eta irakasten duzula eta ez duzula kontuan hartzen gizakiaren itxura, baizik eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzula.