12 Egun hartan, adiskidetu egin ziren Herodes eta Pilato, etsai baitziren lehen.
13 Pilatok, apaizburu, agintari eta herria berriro bildurik,
14 honela esan zien: «Gizon hau herria nahaspilatzen ari dela-eta ekarri didazue; baina zuen aurrean galderak egin dizkiot eta ez diot aurkitu zuek egozten diozuen errurik batere;
15 ezta Herodesek ere, guri bidali baitigu ostera. Honek ez du, beraz, heriotza merezi duenik ezer egin.
16 Zigorraldi bat eman eta askatu egingo dut». (
17 ).
18 Baina denek aho batez oihuka esan zioten:—Kendu hori eta aska iezaguzu Barrabas!