15 ezta Herodesek ere, guri bidali baitigu ostera. Honek ez du, beraz, heriotza merezi duenik ezer egin.
16 Zigorraldi bat eman eta askatu egingo dut». (
17 ).
18 Baina denek aho batez oihuka esan zioten:—Kendu hori eta aska iezaguzu Barrabas!
19 Barrabas hau, hirian gertaturiko matxinada eta giza hilketa batengatik kartzelan sartua zuten.
20 Jesus askatu nahian Pilato berriro mintzatu zitzaien;
21 baina haiek oihuka:—Gurutzera hori! Gurutzera!