1 Baina asteko lehen egunean, goizean goiz joan ziren emakumeak hilobira, prestaturiko ukenduak berekin zituztela.
2 Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten.
3 Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu.
4 Zer pentsa ez zekitela zeuden, eta, hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz.