4 Zer pentsa ez zekitela zeuden, eta, hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz.
5 Emakumeak ahuspez lurrera erori ziren ikaraz. Baina gizaseme haiek esan zieten: «Zergatik zabiltzate hildakoen artean, bizi denaren bila?
6 Ez dago hemen, piztua da. Gogora ezazue zer esan zizuen oraindik Galilean zegoela:
7 alegia, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara eman behar zutela eta gurutziltzatu, eta hirugarren egunean piztu egin behar zuela».
8 Oroitu ziren haiek Jesusen hitzez,
9 eta, hilobitik itzulirik, gertatutako guztiaren berri eman zieten Hamaikei eta gainerako ikasleei.
10 Magdalako Maria, Joana eta Maria Santiagorena ziren emakumeok; hauekin batera joandako beste emakumeek ere gauza bera esaten zieten apostoluei.