28 Lebik, dena utzirik, zutitu eta jarraitu egin zion.
29 Lebik bazkari ederra eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin batera jende asko zegoen mahaian, zergalari eta beste.
30 Fariseu eta beraien lege-maisuak marmarrean ari zitzaizkien ikasleei, esanez:—Nolatan jaten eta edaten duzue zergalari eta bekatariekin?
31 Jesusek erantzun zien:—Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baizik;
32 ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik, bihozberri daitezen.
33 Orduan, fariseuek eta lege-maisuek esan zioten Jesusi:—Joanen ikasleek sarri egiten dute barau eta otoitz, gauza bera gure ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira.
34 Jesusek erantzun zien:—Nola nahi duzue ezteietara deituek barau egitea, senar berria berekin dutelarik?