3 Igo zen bietako batera, Simonenera, eta ontzia lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion; gero, eseri eta jendeari irakasten ziharduen ontzitik.
4 Hitzaldia amaitu zuenean, Simoni esan zion:—Jo itsas zabalera eta bota sareak arrantzurako.
5 Simonek erantzun zion:—Maisu, gau guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; baina, zuk diozunez gero, botako dut sarea.
6 Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain-pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian zeuden.
7 Beste ontziko lagunei keinu egin zieten laguntzera etortzeko; hurbildu ziren eta bi ontziak ia-ia hondoratzeraino bete zituzten.
8 Gertatua ikusirik, Jesusen oinetara erori zen Simon Pedro, esanez:—Alde niregandik, Jauna, bekataria naiz eta!
9 Izan ere, zur eta lur zeuden eginiko arrantzuagatik Simon eta beronekin zirenak,