1 Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Eta ikasleek, galburuak hartu eta eskuan aleturik, jan egiten zituzten.
2 Fariseu batzuek esan zieten:—Nola ari zarete egiten, larunbatez zilegi ez dena?
3 Jesusek erantzun zien:—Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean?
4 Jainkoaren etxean sartu, Jaunari eskainiriko ogiak hartu eta jan egin zituen, eta bere lagunei ere eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak izanik.
5 Eta, gainera, esan zien:—Larunbataren nagusi da Gizonaren Semea.