1 Herriari egindako hitzaldi hau amaiturik, Jesus Kafarnaumen sartu zen.
2 Bazen han erromatar ehuntari bat, eta honek morroi bat zuen oso maitea; morroia gaizki zegoen, hilzorian.
3 Jesusen berri entzunik, judu-buruzagi batzuk bidali zizkion, morroia sendatzera etortzeko erreguaz.
4 Joan ziren Jesusengana, eta arren eta arren eskatu zioten: «Merezi du zuk hori egitea,
5 maite baitu gure herria eta berak egin digu sinagoga ere».
6 Jesus beraiekin joan zen. Etxera hurbilduxea zela, lagun batzuk bidali zizkion ehuntariak esatera: «Ez hartu nekerik, Jauna, ni ez bainaiz inor zu nire etxean sartzeko.
7 Horregatik, ez naiz ausartu neu zuregana joaten; aski duzu hitz bat esatea nire morroia sendatzeko.