52 Denak negarrez eta aieneka ari ziren neskarengatik. Jesusek esan zien: «Ez egin negarrik; ez dago hilda, lo dago».
53 Haiek barre egiten zioten, bai baitzekiten hilda zegoela.
54 Baina Jesusek eskutik heldu eta hots egin zion: «Neskatila, jaiki zaitez».
55 Neskatilari arnasa etorri zitzaion eta bat-batean zutitu zen, eta hari jaten emateko agindu zien Jesusek.
56 Gurasoak harri eta zur gelditu ziren. Jesusek gertatua inori ez esateko agindu zien.