3 esanez: «Ez hartu deus ere biderako, ez makilarik, ez zakutorik, ez ogirik, ez dirurik, eta ez dezala inork aldatzeko jantzirik eraman.
4 Edozein etxetan sartzen zaretela, gelditu bertan herri hartatik atera arte.
5 Eta onartzen ez bazaituzte, herri hartatik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, beraien kontrako seinaletzat».
6 Atera ziren, bada, eta herriz herri joan ziren, berri ona hots eginez eta alde guztietan gaixoak sendatuz.
7 Jakin zuen Herodes agintariak gertatzen zen guztia, eta zer pentsa ez zekiela zegoen. Batzuek Joan hildakoen artetik piztu zela zioten;
8 beste batzuek Elias profeta azaldu zela; beste zenbaitek, berriz, antzinako profetaren bat piztu zela.
9 Herodesek, berriz, honela zioen: «Joani neuk moztu nion lepoa. Nor da, bada, hau, horrelakoak entzuten baititut beroni buruz?» Eta Jesus ezagutzeko egokiera bila zebilen.