32 Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden; baina esnatu ziren eta Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten.
33 Hauek urruntzean, Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?»Ez zekien zer esaten zuen ere.
34 Eta, hori zioela, hodei batek estali zituen, eta beldurtu egin ziren hodeipean sartzean.
35 Mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Semea, nik hautatua. Entzun berari!»
36 Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori esan ikusitakorik ezer.
37 Biharamunean, menditik beherakoan, jende asko atera zitzaion bidera.
38 Hartan, gizon batek jendartetik oihuka esan zion:—Maisu, begira, arren, nire semeari, bakarra baitut.