12 Luze ari izan zitzaion Ana otoitzean Jaunari. Elik, bitartean, ahora begiratzen zion.
13 Ana, ordea, berekiko mintzo zen; ezpainak erabiltzen zituen, bai, baina ez zitzaion ahotsa aditzen. Horregatik, mozkortzat hartu zuen Elik,
14 eta esan zion:—Noiz arte egon behar duzu mozkor? Bota ezazu barruko ardo hori!
15 Anak ihardetsi zion:—Ez, ene jauna. Erabat nahigabetua nauzu. Ez dut ardorik edan, ezta inolako edari mozkorgarririk ere. Neure barrua hustu dut Jaunaren aurrean.
16 Ez nazazu har emakume txartzat. Neure atsekabe handiaz, neure nahigabeaz, mintzatu natzaio Jaunari orain arte.
17 Orduan, esan zion Elik:—Zoaz bakean, eta eman diezazula Israelen Jainkoak eskatutakoa.
18 Anak, orduan:—Izan dezadala neurekin zure onginahia.Joan zen emakumea bere bidetik, eta jan zuen; haren begitarteak ez zirudien lehengoa.