15 Anak ihardetsi zion:—Ez, ene jauna. Erabat nahigabetua nauzu. Ez dut ardorik edan, ezta inolako edari mozkorgarririk ere. Neure barrua hustu dut Jaunaren aurrean.
16 Ez nazazu har emakume txartzat. Neure atsekabe handiaz, neure nahigabeaz, mintzatu natzaio Jaunari orain arte.
17 Orduan, esan zion Elik:—Zoaz bakean, eta eman diezazula Israelen Jainkoak eskatutakoa.
18 Anak, orduan:—Izan dezadala neurekin zure onginahia.Joan zen emakumea bere bidetik, eta jan zuen; haren begitarteak ez zirudien lehengoa.
19 Biharamunean goizean jaiki eta, Jaunaren aurrean ahuspeztu ondoren, Ramara itzuli ziren, beren etxera. Elkartu zitzaion Elkana bere emazte Anari, eta oroitu zen honetaz Jauna.
20 Haurdun gertatu zen Ana eta, garaia betetzean, semeaz erdi zen. Samuel eman zion izena, esanez: «Jaunarengandik dut hartua».
21 Elkana, bere etxekoekin, Jaunari urteroko oparia eskaintzera eta promesa betetzera igo zen hurrengo urtean ere;