22 Ana ez zen igo eta esan zion senarrari:—Ez naiz joango haurrari bularra kendu arte; orduan, eraman eta Jaunari aurkeztuko diot, eta han geldituko da betiko.
23 Elkanak, senarrak, erantzun zion:—Egizu egokien iruditzen zaizuna. Geldi zaitez haurrari titia kendu arte. Bete beza Jaunak bere hitza!Horrela bada, gelditu egin zen emakumea eta bere haurra hazi zuen, bularra kendu arte.
24 Bularra kendu ziolarik, berekin eraman zuen Anak haurra, txikia oraino, Xilora, Jaunaren etxera. Haurrarekin batera, hiru urteko zekorra, anega bat ogi-irin eta zahagi bat ardo eraman zituen.
25 Hil zuten zekorra opari eskaintzeko, eta haurra Eliri eraman zioten.
26 Honela ziotson Anak: «Barka, ene Jauna! Neu nauzu zure aurrean Jaunari otoizka ari izan zitzaion emakumea.
27 Haur hauxe eskatzen nion Jaunari eta eman dit eskatzen niona.
28 Horregatik, Jaunari uzten diot haurra, bizitza osorako Jaunari eskainia izanen da».Orduan, Jauna gurtu zuen bertan.