12 Bertako batek zioen:—Nor ote dute buru?Ordutik dator esaera hau: «Saul ere profeta artean?»
13 Profeta-trantzetik atera zenean, muino sakratura joan zen.
14 Saulen osabak galdegin zien:—Nora joan zarete?Saulek erantzun zion:—Astoen bila. Baina ez genituen aurkitzen eta Samuelengana jo genuen.
15 Osabak Sauli:—Eta zer esan zizuen Samuelek?
16 Saulek osabari:—Astoak agertuak zirela jakinarazi zigun.Erreinuaz Samuelek esandakoari buruz, ordea, ez zion deus ere adierazi.
17 Deitu zuen Samuelek jendea Mitzpan Jaunaren aurrean bil zedin,
18 eta honela mintzatu zitzaien israeldarrei: «Hona zer dioen Jaunak, Israelen Jainkoak: Nik atera nuen Israel Egiptotik, eta nik askatu zintuztedan, zapaltzen zintuzteten egiptoar eta gainerako erreinu guztien menpetik.