16 Saul, beronen seme Jonatan eta biekin zen jendea Benjamingo Gibean zeuden; filistearrak, berriz, Mikmasen, etxolatuak.
17 Filistearren kanpalekutik gudari-talde erasotzaile bat atera zen hiru sailetan: sail bat Ofrarako bidetik zihoan, Xual alderantz;
18 beste sail batek Bet-Horonerako bidea hartu zuen, eta hirugarrenak Tzeboim haran gainean dagoen mugarantz jo zuen, basamortu aldera.
19 Ez zen Israel osoan errementari bakar bat ere, honela esaten baitzuten filistearrek: «Ez da komeni hebrearrek ezpata eta lantzarik egin dezaten».
20 Hain zuzen ere, filistearrengana jo behar izaten zuten israeldarrek beren golde-nabar, aitzur, aizkora nahiz igitaiak zorroztera.
21 Zilarrezko txanpon erdia balio zuen goldea nahiz aitzurra, sardea nahiz eztena zorrozteak.
22 Honela, bada, borroka-eguna heldu zenean, Saul eta Jonatanekin ziren gudariek ez zuten ezpatarik, ez lantzarik eskuetan, Saulek eta honen seme Jonatanek izan ezik.