20 Hain zuzen ere, filistearrengana jo behar izaten zuten israeldarrek beren golde-nabar, aitzur, aizkora nahiz igitaiak zorroztera.
21 Zilarrezko txanpon erdia balio zuen goldea nahiz aitzurra, sardea nahiz eztena zorrozteak.
22 Honela, bada, borroka-eguna heldu zenean, Saul eta Jonatanekin ziren gudariek ez zuten ezpatarik, ez lantzarik eskuetan, Saulek eta honen seme Jonatanek izan ezik.
23 Bitartean, filistear gudari-talde bat atera zen Mikmaseko mendiarterantz.