12 Gero, honela mintzatu zitzaizkien gudari-tokiko gizonak Jonatani eta ezkutariari:—Igo guregana; gauzatxo bat erakutsiko dizuegu.Jonatanek esan zion ezkutariari:—Igo nire atzetik. Israelen esku utzi ditu horiek Jaunak.
13 Igo zen, beraz, Jonatan katamarrean, esku-oinez lagundurik, ezkutaria ondoren zuela. Jonatanek jo eta bota egiten zituen filistearrak, eta, atzetik, ezkutariak akabatzen zituen.
14 Jonatanek eta ezkutariak egin zuten lehenbiziko triskantza honetan ia hogei gizon galdu ziren tarte txikian.
15 Izua nagusitu zen kanpalekuan eta zelaian, jende guztiarengan. Gudari-tokikoak eta erasotzaileak ere ikaratu egin ziren. Lurralde osoa dardaratu zen; beldur ikaragarria sartu zitzaien.
16 Benjamingo Gibean zeuden Saulen zelatariak, eta jendea harat-honat sakabanatzen ari zela ikusi zuten.
17 Orduan, Saulek esan zien berekin zituenei:—Begiratu eta ikusi nor joan den gure artetik.Begiratu zuten, bada, eta Jonatan eta ezkutaria falta ziren.
18 Saulek diotso Ahias apaizari:—Ekarri Jainkoaren kutxa!Berekin zuten, izan ere, israeldarrek egun hartan Jainkoaren kutxa.