3 Ahituben seme Ahiasek zeraman efod delakoa. Aipatutako Ahitub hori Ikaboden anaia zen, Pinhasen semea; Pinhas, berriz, Xilon Jaunaren apaiz izaniko Eliren semea. Jendea ez zen ohartu Jonatan alde egina zenik.
4 Filistearren gudari-tokira igotzeko Jonatanek ibili behar zuen mendatearen alde banatan bi haitz zorrotz zeuden; Bozetz zuen batek izena, Sene besteak;
5 bata iparraldean zegoen, Mikmasen aurrean; bestea hegoaldean, Gebaren aurrean.
6 Jonatanek diotso bere ezkutariari:—Zatoz, goazen jentil arrotz horien gudari-tokiraino. Behar bada, lagunduko digu Jaunak, ez baitu eragozpenik jende askorekin nahiz gutxirekin garaipena emateko.
7 Ezkutariak erantzun zion:—Egizu nahi duzuna. Aurrera! Zeurekin nauzu, nahi duzunerako.
8 Jonatanek gehitu zuen:—Goazen, bada, jentil arrotz horiengana. Ikus gaitzatela.
9 Eta «Geldi, gu zuengana joan arte!» esaten badigute, geure tokian geldituko gara, beraiengana igo gabe.