16 Samuelek Sauli:—Aski da! Gaur gauean Jaunak adierazi didana jakinarazi behar dizut.Eta Saulek:—Mintza zaitez.
17 Samuelek, orduan:—Zeure burua txikitzat duzun arren, ez al zara zu Israelgo leinuen buruzagia? Ez al zaitu Jaunak Israelen errege gantzutu?
18 Amalektar bekatari horiek suntsitzera bidali zaitu, denak birrindu arte borrokatzera.
19 Zergatik ez duzu aditu Jaunaren esana? Zergatik hartu dituzu harrapakinak, Jaunaren begietan gaizki dagoena eginez?
20 Saulek erantzun zion Samueli:—Ez al dut, bada, egin Jaunaren esana? Berak bidali ninduen bidetik ibili naiz. Ekarri dut Agag, amalektarren erregea, eta suntsitu ditut amalektarrak.
21 Jendeak, hala ere, birrindu beharrekoak ziren harrapakinetatik ardi eta idirik hoberenak hartu ditu Jaunari, zure Jainkoari, Gilgalen eskaintzeko.
22 Samuelek esan zuen:—Atseginago ote ditu, bada, Jaunakerre-opariak eta sakrifizioakberaren esana egitea baino?Opariak egitea baino hobeharen esana egitea;ahari-gantzak eskaintzea baino hobehari esaneko izatea.