21 Jendeak, hala ere, birrindu beharrekoak ziren harrapakinetatik ardi eta idirik hoberenak hartu ditu Jaunari, zure Jainkoari, Gilgalen eskaintzeko.
22 Samuelek esan zuen:—Atseginago ote ditu, bada, Jaunakerre-opariak eta sakrifizioakberaren esana egitea baino?Opariak egitea baino hobeharen esana egitea;ahari-gantzak eskaintzea baino hobehari esaneko izatea.
23 Aztikeria adinako bekatua dadesleial izatea,sasijainkokeria bezain hutsala setakeria.Jaunaren esana baztertu duzulako,berak baztertzen zaitu orain erregetzatik.
24 Saulek, orduan, Samueli:—Bekatu egin dut, bai; hautsi egin dut Jaunaren esana, baita zure hitza ere. Jendearen beldur nintzen eta haien esana aditu nuen.
25 Otoi, barka iezadazu bekatua, eta zatoz nirekin Jauna gurtzera.
26 Samuelek, ordea, Sauli:—Ez naiz joango zurekin, Jaunaren esana baztertu duzulako. Orain, Jaunak zu baztertzen zaitu; ez zara gehiago Israelen errege izango.
27 Itzuli zen Samuel alde egiteko asmoz; baina Saulek soingainekoaren ertzetik heldu eta puska bat kendu zion.