27 Itzuli zen Samuel alde egiteko asmoz; baina Saulek soingainekoaren ertzetik heldu eta puska bat kendu zion.
28 Samuelek esan zion:—Horrelaxe kendu dizu gaur Jaunak Israelen errege izatea, zu baino hobea izanen den beste bati emateko.
29 Ez du gezurrik esaten Israelen ospea denak, eta ez da damutuko, bera ez baita gizakumea, damutzen ibiltzeko.
30 Saulek, berriro:—Bekatu egin dut, bai. Baina, otoi, ohora nazazu buruzagien eta Israel herriaren aurrean. Zatoz nirekin; Jauna, zure Jainkoa, gurtu behar dut.
31 Joan zen, bada, Samuel Saulen ondoren eta honek gurtu egin zuen Jauna.
32 Samuelek agindu zuen:—Ekar iezadazue Agag, amalektarren erregea!Aurkeztu zioten Agag. Dar-dar zetorren hau, bere baitan «Hemen dut heriotzaren garratza» esanez.
33 Samuelek esan zion:—Zure ezpatak emakume asko semerik gabe utzi zuenez, orain, emakume horiek bezala, zure ama geldituko da semerik gabe.Eta zatikatu egin zuen Samuelek Agag Gilgalen, santutegiaren aitzinean.