12 Agindu zuen, beraz, ekartzeko. Ile horia zuen, begi ederrak, itxura bikaina. Jaunak esan zion Samueli:—Jaiki eta gantzutu ezazu; horixe da.
13 Hartu zuen, bada, Samuelek oliontzia eta anaien aurrean gantzutu zuen. Jaunaren espirituak hartu zuen David egun hartaz geroztik. Bukatzean, Samuel Ramara itzuli zen.
14 Jaunaren espirituak alde egin zuen Saulengandik, eta Jaunak bidalitako espiritu gaizto batek hartu zuen.
15 Zerbitzariak honela mintzatu zitzaizkion:—Jaunak bidalitako espiritu gaiztoak hartu zaitu.
16 Agindu guri, jauna, zeure esanetara gaituzu zeure zerbitzariok; bilatuko dugu zitara jotzen dakien norbait. Horrela, Jaunak bidalitako espiritu gaiztoak eraso diezazunean, hark zitara jo eta on egingo dizu.
17 Saulek zerbitzariei:—Bila ezazue, bada, zitara ongi jotzen dakien norbait, eta ekarri niregana.
18 Zerbitzarietarik batek esan zuen:—Ezagutzen dut bat; Belengo Jeseren semea da: zitara-jotzaile ona, azkarra eta adoretsua, gudari trebea, hizketa zuhurrekoa, gizon bikaina. Berekin du Jauna.